XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.5.- Eramanpena eta pakea.
Seme, Jainkoaren bideari benetan heldu nahi badiozu,
gertu egon datorrena datorrela, dena egoki eramateko.
Eseri zaitez eramanpen haundiz bere ate aurrean, isiltasunean, bakarrik,
luzaroan zain egotera behartzen zaituenean, zuk dena pakean onartuz,
urrea ere su-katiluan garbitzen bait da.
Jesus Jauna, mundu honetatik igarotzean
eramanpena jantzi berezi bezala erabili zenuenez gero, bera dugu indar
on guztien erregina eta zure koroiaren harri-pitxirik ederrena.
Emaidazu Jaungoikoak bere izatez eman nahi didan guztia onartzeko grazia,
Graziaren bide harrigarriak eta aurrez ezin ikusi diren izaeraren uneak.
Pakean onartzen ditut bizitzaren bide gurutzeak,
eta nire senideen ulertu ezinak, gaisotasunak eta heriotza bera,
eta giza ezereztasunaren legea, hau da, nire heriotzaren ondoren
ezer gertatu ez balitz bezala, denak berdin jarraituko duela.
Pakean onartzen dut inguratzen
eta mugatzen nauen gizonaren ezina.
Pakean onartzen dut, aldi eta une bakoitzaren legea,
beti erdizka huts ematearen legea, bakardadearen eta heriotzaren legea.
Nik zure eskuetan uzten dudan guzti honen ordain,
emaidazu pakea, Jauna.